theme.kaioa.logo.alt
euskadi.net

IKASTEA

Portal Educativo del Gobierno Vasco

Gure herrietan zehar

Proiektu hauen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz gure herrien errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz.

Lehen Hezkuntzako 2.eta 3. zikloko zein DBH 1. mailako ikasleei zuzentzen zaizkie proiektuak.  Ikastalde bakoitzak bere herri-auzo eskualde inguruko ikerketa-lana (natura-historia-kultura-soziala) burutuko du eta beste taldearekin partekatu/erkatuko ditu ezagupen horiek.

 

Helburuak

·Ikasleek IKTak, Informazioa eta Komunikaziorako Teknologiak, modu esanguratsu eta funtzional batean erabiltzea.

·Ikastetxe eta herri ezberdineko ikasleen arteko harremanak sortzea eta bultzatzea sarearen bitartez.
·Ikasleek bere herriko/auzo/eskualde ingurua (natura-historia-kultura-soziala) ezagutzea eta ezagutza partekatzea ekoizpen digitalak burutuz.
·Ikasleen ekoizpenak lankidetzaren bidez erdiestea.
·Ikasleek beste errealitate batzuk ezagutu eta baloratzea, sarekideen lanekiko interesa azaldu eta feeck-back bidaliz.

Edukiak

·Herria, eskualdea edo auzoko ingurune naturala, historia, kultura, gizartea..
·Posta elektronikoa eta ofimatika
·Google aplikazioak: docs, blogger, youtube, picasa, sites ...
·Multimedia aplikazioak: argazki digitalak, soinu-bideoa ...
·Beste herrietako bisita birtualak.

 HERRI BIKOTEAK ikastetxe bikoteen arteko proiektua

 ARABAN - BIZKAIAN - GIPUZKOAN   Zehar


   LH 3, 4 zein 5. mailako ikastaldeek har dezakete parte. Lurralde bereko ikastetxeen arteko bikoteak eratuko dira, euren artean adostutako lan proiektua garatuz.


 - EUSKADIN Zehar


 LH 5 eta 6. mailako ikastaldeek har dezakete parte. Lurralde ezberdineko ikastetxeen arteko bikoteak.eratuko dira, euren artean adostutako lan proiektua garatuz.

          Proiektuen bitartez gara daitezkeen OINARRIZKO GAITASUNAK ikusi


 

 

 PROIEKTU BERRIA "HAMAIKA HAIZETARA"

 

Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBH 1. mailako ikastaldeei zuzendua.