theme.kaioa.logo.alt
euskadi.net

Asmakilo

Asmakilo pertsonaiak, igarkizunak proposatzen ditu hasiera batean eta partaideak asmatzen saiatuko dira.
Gero, ikasleek eurek sortutako IGARKIZUNAK BLOGean argitaratzen joango dira, beste ikastetxetako ikasleak asmatzen joango direlarik.

Nori zuzenduta?

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko proiektua da. 

Zergatik IGARKIZUNAK ?

Igarkizunak  betidanik  ekin diolako sormenari eta alderdi ludikoari: alderaketak, deskripzioak, kontaketak, antzekotasunak, zentzu bikoitza …. eta horiek asmatzeak zera eskatzen du: ideiak lotzea, metaforak aztertzea eta antzekotasunak bilatzea. Beraz, ikasleekin igarkizunak jorratzeak pentsamendu sortzailea lantzea ahalbidetzen du.

Igarkizunek ikasleen arteko jolas dialogikoa zabaltzen duelako: igarkizuna planteatzen duenak badaki erantzuna, eta jasotzaileari irudimena eta interpretazio ariketa eskatzen dio, euren artean jolas kognitiboa  zabalduz.

Argibide gehiago ARTIKULU honetan.


AsmakiloHELBURUAK:

· Ikasle ezberdinen arteko harremanak zabaltzea.
. Hizkuntza sormena eta alderdi ludikoa sustatzea.
. Igarkizun testua lantzea.       
. Herrrietako aho korapiloak, jolasak, kantak eta bitxikeriak ezagutaraztea.
· IKTak modu esanguratsuan erabiltzea.
· Lankidetza jarrerak bultzatzea.

                                   IKUSI BLOGa http://asmakilo.blogspot.com /     IKUSI BLOGa Eskola2.0n                                             

2011-2012an PARTE HARTZEKO idatzi posta honetara lankidetza20@gmail.com  
 Ikastetxe ASMAKILO-kideak ikusi